lunes, 24 de noviembre de 2014

praktika onen aurkezpenak.

Kaixo denoi!
Agindu bezela hemen gaituzue berriz ere, gure eguneroko lanaren berri emanez.
Gaur, praktika onen aurkezpenak izan ditugu klase orduan. Guk diseinatutako praktika ona denbora lerroa izan da TimeRime programa erabiliz. Hemen utziko dizuegu gure lanaren txostena eta baita egindako aurkezpenean erabilitako prezitaren enlazea.

Esan beharra daukagu orokorrean oso lan onak agertu direla klasean eta asko gustatu zaizkigu gure ikaskideek diseinatutako praktika onak. Hemedik ere haien blogak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu esan bezala oso lan interesgarriak agertu direlako.

Besterik gabe, espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea. Eskerrik asko!

Praktika ona txostena

praktiketatik buelta

Kaixo lagunak!
Hemen gaude berriz bost aste praktiketan ibili ondoren. Egia esan aurreko astean hasi ginen betiko unibertsitateko klaseekin baina hain gustora egon gara gure praktiketan non zaila egin zaigun berriz errutinara bueltatzea eta aurreko astea berriz ere eguneroko lanean kokatu eta gure buruak zentratzeko erabili genuen. Beraz, barkamena eskatzen dizuegu aurreko asteko berririk ez azaltzeagatik baina gaurkoan honako sarrera hau lehengo astean egindako lana azaltzeko erabiliko dugu.

Aurreko asteko lehenengo saioa (2014ko azaroaren 17a) gure praktika ona lanari azkeneko ukituak emateko erabili genuen. Pendiente genuen bukatzeko txostenaren aurkibidea eta bibliografia eta horretan aritu ginen gogotsu arazo larri bat izan genuen arte. Ez genuen interneten guk egindako denbora lerroa aurkitzen! Saioaren zati handi bat pasa genuen honen bila,eta azkenean, gure erabiltzailearen kontraseña aldatuz gure lana berreskuratzea lortu genuen. Sarrera honetan ere eskerrak eman nahi dizkiogu irakasleari bere inplikazioarengatik gure lana aurkitzeko saiakeretan.

Asteazkeneko saioan ez genuen klase ofizialik izan baina hala ere gure taldea unibertsitatean bildu ginen gure lanaren aurkezpena prestatzeko. Oraingoan inoiz erabili ez genuen programa bat erabili genuen: Prezi. Lehenengo pausoa bertan kontua irekitzea izan zen, ondoren gure aurkezpena prestatzen hasi ginen eta nahiz eta hasieran piskat galduak ibili segituan ulertu genuen programa honen erabilpena eta gure ustez oso aurkezpen polita eta ulegarria geratu zitzaigun.

Beno ba hau izan da lehengo astean MINE taldeak gauzatu genuen lana. Gure berri laister izango duzue berriz ere, eskerrik asko!

miércoles, 8 de octubre de 2014

ADI !

Amara Berriko hitzaldiari buruzko sarrera gaur goizen idazten hasi gara baina arratsaldean amaitu dugu, beraz, norbaitek irakurri badu gure azalpenaren hasiera bakarrik izan du ikusgarri. Mesedez, gure hitzaldiari buruzko azalpeneko sarreran berriro klikatzea gomendatzen dugu oso interesgarria da eta!

Praktika ona (hirugarren saioa)

Kaixo denoi! Gaur goizean praktiken aurreko azkeneko IKT-ko klasea izan dugu eta gure praktika onei buruzko lana amaitzeko erabili dugu. Lehengo asteko sarreran azaldu genuen bezala, bi puntu gelditzen zitzaizkigun gure lanaren edukiak amaitzeko eta gaurko saioan horretan aritu gara.
Praktiketatik bueltan edota praktiketan gauden bitartean ere, gure txostenari azken ukituak emango dizkiogu aurkibidea eta portada bat eginez. Gainera, txostena egiteko erabili dugun informazio iturrietara berriro ere jo beharko dugu bibliografia egitea ahaztu zaigulako. Beraz hau izango da hurrengo egunetan gauzatu beharko dugun lana.

Praktiken ondoren bueltatuko gara, espero dugu zuei gure esperientzia ona kontatzeko gogoekin. Agur!

Amara Berri, IKT buruzko hitzaldia

Astelehenean Amara Berri eskolako IKT-ko irakasle bta etorri zen hitzaldi bat ematera. Bertan Amara Berriz IKT-ak nola integratu zituzten azaldu zigun eta gaur egun egiten dituzten proiektuak azaldu zizkigun.

Amara Berri ikastola bere metodoarengatik ezaguna da, eta konkretuki erabiltzen duen metodoa da IKT-ak integratzeko erraztasuna eskaintzen diena. Erabiltzen duen metodoaren bitartez ikasleek ez dute liburuen bitartez ikasten, proiektuak eginek baizik. Beraz egunero ikasleren bat gelatik atera eta eskolak dituen hedabideetara joaten da lanera, beste ikaskideei zerbitzu bat eskeintzeko asmoarekin.

Amara Berrik dituen hedabideak hasiera batean irratia eta prentsa ziren. Irratia benetako frekuentzian entzun dezakete morlanseko bizilagunek 107.0 konektatuz. Bertan bi ikasle egoten dira egunero lanean eta gainontzeko ikasleen lanak emititzen dituzte. Prentsan berriz, lau ikasle egoten dira egunero lanean eta bi egunero rotatuz joaten dira. Prentsan, albisteak, denbora pasak, gainontzeko ikasleek idatzitako ipuinak, galdeketak eta abar idazten dituzte eta imprimatu egiten dute eskolan bertan banatzeko. Prentsa  lana Amara Berri eskolak dituen bi egoitzetan banatzen da: Ferrerias eta Morlans.

Irratia eta prentsaz gain, teknologiak aurrera egin zuen ahala eskolako hedabideetan eskolako web orria eta telebista gehitu zituzten eskolako hedabideetara. Eskolako telebistari dagokionez, honen funtzionamendua irratiaren antzekoa da: Bi ikasle egoten dira egunero kamerarekin eta gainontzeko ikasleek haien lanak grabatzera joaten dira bertara (antzerkiak, ipuin kontaketak...). Beste bi ikasle berriz, grabatutako bideo horiek editatzen aritzen dira.
Azkenik, eskolako web orria du Amara Berrik, Txikiweb izenekoa. Bertan ikasleek haien lanak igo ditzazkete internetera eta nahi dituzten argazkiak eta testuak idatzi: Berriak, kontakizunak, irratian egindako saioak...

Esan beharra dugu hitzaldi honetan IKT-ak eskolan integratzeko adibide argia ikusi dugula eta azaldutako proiektuak oso interegarriak iruditu zaizkigula, bai originaltasun aldetik baita alde didaktikotik ere. Gure ustetan Amara Berrik erabiltzen duen metodoa oso interesgarria da, batez ere umeen lanak erabilgarria den helburu batera bideraturik daudelako, ez lanak egin egiteagatik.

Hemendik eskerrak ematen dizkiogu Amandori, Amara Berriko IKT-ko irakasleari guri haien lana nolakoa den azaltzera etortzeagatik.

Beste bat arte!

lunes, 6 de octubre de 2014

Praktika ona (bigarren saioa)

Kaixo lagunak! Aste honi ekin diogu gure praktika onak lanarekin jarraituz. Adibide bezala erabiliko dugun denbora lerroa amaitu dugu TimeRime programaren bitartez. Gainera, praktika nolakoa izango den azaltzen duen testua idazten hasi gara baita pragraman kontua irekitzeko jarraitutako pausuak eta abar. Hurrengo saioan txostenaren azkeneko bi puntuekin jarraituko dugu. Hurrengora arte! Animo MINE!!!


sábado, 4 de octubre de 2014

Praktika ona (lehenengo saioa)

Aste honetan praktika onaren lanarekin hasi gara. Guk aukeratutako aplikazioa denbora lerroak gauzatzekoa izan da beraz, guk proposatutako praktika ikasleak kurtsoan zehar bizitako gertakizunak denbora lerro batean irudikatzea izango da.

Gaurko saioan praktika ona zein izango den aukeratzeaz gain, hau gauzateko interneteko programa aukeratu dugu. Hainbat saiakeren ondoren erraz erabili daitekeen ardatz kronologikoak egiteko programa aurkitu dugu: TimeRime. Beraz, taldearen gmail-a erabiliz kontua ireki dugu bertan eta programa erabiltzen hasi gara hainbat gertakizun ipiniz.

Hurrengo egunean lanarekin jarraituko dugu eta aurrerapenei buruz berriak izango dutuzue blogean. Ez galdu!

martes, 30 de septiembre de 2014

Ekintza ikastola, IKT-ei buruzko hitzaldia

Atzo arratsaldean Ekintza ikastolako bi irakasle etorri ziren IKTei buruz hitz egitera. Hitzaldiaren hasieran hainbat progarama azaldu zizkiguten, guk erabili ditzakegunak, horien artean, power point, photoshop, publisher...

Hitzaldiaren bigarren zatian euren eskolan egiten dituzten ekintzen adibideak eman zizkiguten eta haur hezkuntzan blogak dituztela erakutsi ziguten ere.

Amaieran, galderak egiteko tartea utzi zuten eta oso interesgarria iruditu zitzaigun ikaskide batek galdetu zuena: Ea arazorik zuten ikasleak interneten agertzeko eta bere erantzuna kurtso hasieran baimena eskatzen dutela izan zen.

Hitzaldia uste baino interesgarriagoa izan zen eta gure etorkizunerako baliagarria izan daitekeela iruditzen zaigu.

lunes, 29 de septiembre de 2014

Gure aurkezpena, web 2.0-ren praktika onak



Hau da guk egindako presentazioa, espero dugu zuen gustokoa izatea eta praktika onak gauzatzeko baliagarria izatea.

Eskerrik asko. MINE

Aurkezpena, praktika onen ezaugarriak

Gure ikaskideek egindako aurkezpenak sarrera egin dio guk landutako aurkezpenari, praktika onek izan behar dituzten ezaugarriei. Haien azalpena argia izan da, hala ere, power point-a ez zen guztiz argia fondo iluna erabili dutelako eta hitzak ez ziren ondo bereizten, honela, irakurtzeko zailtasunak sortuz. Esan beharra dago ere batzuetan hitz tekniko gehiegi erabili dituztela eta pixkabat galdu gara azalpenean.

Aurkezpenean azaldu dutena hau izan da: Zertarako balio duen, funtzioak, arazoak... eta bukatzeko beraiek ateratako ondorioa azaldu dute aurkezpena borobilduz.

viernes, 26 de septiembre de 2014

Gure esperientzei buruzko galdeketa


  • Ze mailatan izan zen lehenengo esperientzia?
  • Zein da irakaslearen eta ikaslearen rola?
  • Ze errekurtso motak erabili ziren?
  • Planifikatua edo espontaneoa izan zen?
  • Ebaluatu zen jarrera jarrera hori?
Gure lehenengo esperientzia, Lehen Hezkuntzako 4. mailan izan zen. Astero, informatikako ordu bat genuen eta bertan irakasgai batzuk lantzen genituen ordenagailu gelan, hala nola, matematika. Irakaslearen rolari dagokioenez, gidatzailea zen, hau da, jokoa zertan datzan azaltzen zuen eta ondoren ikasleek irakasleak azaldutakoa praktikan jartzen zuten. Beraz, ikasleen papera aktiboagoa zen. Esperientzia horretan, erabili ziren errekurtsoak honako hauek dira: ordenagailuekin moldatutako gela, ordenagailuak, programa ezberdinak (mates blaster), arbela...
Matematikako klaseak, aurretik planifikatuak ziren, hau da, irakasleak klasean egin beharrekoa prestatuta eramaten zuen. Esperientzian, jarrera hori, beste irakasgaiekin konparatuta, gutxiago ebaluatuta zegoen. Klase horien helburua ikasleek pixkanaka teknologia munduan murgiltzen eta era berean matematika modu dibertigarri batean ikastea zen.

miércoles, 24 de septiembre de 2014

Teknografiak

Gure teknografia ez ezik, besteenak ere ikusi ditugu gaur.  Aurkezpenak, Memoria gehigarriak (Sazusavi taldea), Mugikorren eboluzioa, Arbelaren garapena, Inpresoraren teknografia, Telefonoen eraldaketa eta Idazmakinaren teknografia izan dira hurrenez hurren.

Sazusavi taldeari dagokionez, oso aurkezpen argia egin dute, izan ere datu asko azaltzen ziren bertan. Hala ere, hitz teknikoak zirela eta, datu batzuk ez ziren ulertzen, gai honi buruzko informazio handirik ez baigenuen.

A taldea magis taldeari dagokionez, oso aurkezpen xelebrea egin dute, antzerkia ere sartu dutelako aurkezpenaren barruan. Horrek, gure arreta beraiengan zentratzea ekarri du, baina entzumen arloan, ez dira oso argi entzun azalpenak.

Aimi4aimi taldeari dagokionez, oso aurkezpen ona egin dute. Datuak oso ongi aurkeztuta zeuden eta ahotsa eta musika ongi konbinatu dituzte.

Laukixak taldeari dagokionez, gehien gustatu zaigun aurkezpena izan da. Telefonoari buruzko aurkezpena zela medio, telefonoaren txirrina jarri dute sarrera gisa, ahotsa ederki entzun da eta informazioa argia izan da.

Iñurriapopiyuak taldeari dagokionez, oso aurkezpen ona egin dute, nahiz eta audioarekin arazoak izan, baxuegi entzuten baitzen momentu batzuetan. Bestalde, informazioa argi azaldu dute eta musika oso egokia zen aurkezpen hontarako.

Aurkezpena, gure pelikula "Mugikorren eboluzioa"


Hemen duzue guk sortutako bideoa, mugikorren eboluzioa gaia delarik.

Gaurko klasean aurreko egunetan egindako bideoaren aurkezpena egin dugu. Asko gustatu zaigu lortutako emaitza eta oso gustura egon gara proiektu hau lantzerakoan, nahiz eta arazo batzuk izan Movie Maker-ekin. Irakaslearen balorazioa oso ona izan da, eta horregatik motibatuta gaude berriz ere horrela lan egiteko. Hala ere, beti dago zerbait hobetzeko, eta gure kasuan datu garrantzitsu bat ipintzea ahaztu zaigu, hau da, mugikorrak deitzeko sortu ziren eta gaur egun ez dugu ia deirik egiten. Gainera, besteen aurkezpenak ikusita, konturatu gara musikak eta ahotsak ederki konbinatzen dutela, eta gure hurrengo lanetan baliteke horrelako zerbaitekin egitea.

Espero dugu bideoa zuen gustokoa izatea!
Eskerrik asko!

martes, 23 de septiembre de 2014

Aurkezpena, ordenagailuak emozioen probokatzaileak

Gure ikaskideek aurkezpen bat egin dute eta esan dutenaren laburpen bat idatziko dugu.

Ordenagailuei buruz hitz egiten denean beti abantaila eta desabaintailei buruz hitz egiten da baina ez da hori bakarriik, gaixotasun desberdinak sortu ditzake ordenagailuaren erabilpenak,  teknofilia adibidez.
Gai honen inguruan hainbat ikerketa egin dira eta bertatik hainbat ondorio atera dituzte: aldaketarako erresistetzia eduki behar dela, formakuntzaren gabezia egon daitekeela, autoestima eta frustrazioaren graduak igo edo jaitsi egin daitezkeela, ordenagailuek iraklaseak ordezkatzearen beldurra dagoela eta azkenik, ordenagailuak eraginkorrak diren edo ez adostea.


Aurkezpena, eskola 2.0

ESKOLA 2.0
Gure ikaskideek klasean eskola 2.0 buruzko azalpen batzuk eman dituzte.
Eskola 2.0 Eusko Jaurlaritzak 2009.urtean proposatutako proiektu bat da. Proiektu honen helburua irakasleek metodologia aldatzean datza hau da, ikaskuntza tradizionaletik ikaskuntza digitalera pasatzea, honetarako irakasleek IKT-ren metodo berriak ikasi beharko dituzte. Baina honek ez du esan nahi liburuak alde batera utzi behar direnik.
Ikastetxeetan ordenagailuak egongo dira eta programa hauen bidez ikasle bakoitzak bere proiektua sortu beharko du.
Azpimarratzekoa da ere, proiektu honetan gurasoen laguntza ezinbestekoa dela proiektua aurrera eraman ahal izateko.

lunes, 22 de septiembre de 2014

Aurkezpenak eta teknografiarekin bukatu


Gaur lehenengo gauza aurkezpenak izan dira. Hau da, gelako bi taldek aurkezpenak egin dituzte eta gu bitartean horiek entzuten aritu gara informazio oso garrantzitsua zelako.

Aurkezpenekin bukatu ondoren norbera bere taldearekin jarri da lanean eta teknografiarekin jarraitu dugu, gu soinua grabatzen aritu gara eta soinua ezartzea da gelditzen zaigun bakarra.

 Uste dugu gure lana egokia eta erakargarria  izango dela, izan ere gure gaia mugikorren eboluzioa da eta izugarrizko aldaketa egon da urte gutxitan.


Teknografiaren eraketa

Aurreko asteazkenean klasean teknografia egiten aritu ginen, hau da, teknologiaren eboluzioa irudien bidez azaltzen, horrela pelikula bat osatuz.

 Hasieran, gaia aukeratu genuen eta berehala  jarriko genituen irudiak bilatzen hasi ginen. Ondoren, irudi bakoitza dagokion tokian jarri genituen horrela pelikula osoa osatuz eta gelditzen zen gauza bakara soinua edo musika ezartzea zen.

Oso esanguratsua iruditu zaigu lan hau egitea, izan ere konturatu gara denbora oso gutxian gizartean teknologiak izugarrizko garrantzia hartu duela eta bizitzeko moduan ere eragina izan du, lehen ez baigenituen gaur egun ditugun abantailak eta informazioa bilatzeko hainbesteko erraztasunik adibidez.

martes, 16 de septiembre de 2014

IKT-ren definizioa eta erabilgarritasuna

1. Zer dira informazio eta komunikazio teknologiak?
2.Zein erabilgarritasun du eskolan?

Definizioari dagokioenez, informazioa bilatu, zabaldu eta partekatzeko baliabideak dira.

Erabilgarritasunari dagokioenez berriz, informazio iturri gisa erabiltzen da gehien bat. Gainera, gaur egungo gizartean murgildutako ikasleentzat erakargarriagoa da lanak teknologiaren bitartez garatzea testu liburuekin baino. Hala ere, sarean aurkitu daitekeen informazioa ez da guztiz fidagaria, izan ere, edonork idatzi, partekatu edota editatu dezake informazioa. Horregatik, garrantzitsua da eskolan informazio hori nola aukeratu erakustea.

Aurkezpena, alfabetizazio mediatikoa

Gure ikaskideek egindako klaseko aurkezpenetik gehien erakarri gaituena teknologien aplikazioa hezkuntzan izan da. Honetarako garrantzitsua da teknologia digitalek gaur egun testu liburuekin alderatuz zein abantaila dituzten ongi ezagutzea (informazioa bilatzeko azkartasuna, testuak editatzeko aukera...) eta abantaila hauek eguneko bizitzan txertatzen saiatzea da, beti ere ikaskuntza prozesua errazteko. Puntu honetatik abiatuz eskolan teknologiarekin lotutako konpetentziak landu behar dira. Lorpen hau ez da bat batekoa, prozesu bat izanik hainbat pausu jarraitzen ditu: Gelditasuna, ikerketa, aplikazioa, integrazia eta transformazioa.



Nola perzibitzen dugu gaur egungo gizartea?

Gaur egun gizartea aldatzen ari dela argi dagoen gauza bat da, duela urte batzuk teknologia ez zegoen oso aurreratua eta gaur egun teknologia ia ezinbestekoa da gure bizitzan. Teklnologia digitalak ere izugarrizko aurrerapena eduki du eta edozertarako erabiltzen dugu.

Duela urte batzuk mugikorrak ez zeuden eta egiten hasi ziren mugikorrak deitzeko eta mezuak bidaltzeko bakarrik balio zuten, orain berriz, ia pertsona guztiek mugikorrak dituzte eta gainera mugikorrak ez dira bakarrik deitzeko eta mezuak bidaltzeko erabiltzen baizik eta gauza askoz ere gehiagotarako ere. Horien artean, lagunekin komunikatzeko, musika entzuteko, interneten nabegatzeko... honek azkartasuna ekarri du, izan ere zerbait bilatu nahi baduzu oso azkar aurkitu dezakezu.

Aldaketa guzti hauek, teknologiaren "menpe" bizitzea ekarri digu. Izan ere, gaur egun adibidez mugikorrik ez duen pertsona, arraroa da eta lagunekin gelditzen denean jendea askotan hitz egin beharrean, mugikorrekin daude, beraz, aurpegiko komunikazioa gutxitu egin da. 

Ikasgeletan ere mugikorrekin eta teknologia berriekin arazoak sortu dira, izan ere lehen hezkuntzako ikasle batzuk iada mugikorrak dituzte eta klaseetara eramaten dituzte beraiekin jolasteko.



lunes, 15 de septiembre de 2014

Aurkezpena, konpetentzia digitala

Aurkezpen honetatik atera ditugun ideia nagusia izan da gaur egungo gizartean teknologia berriek duten garrantzia ikusita, hauek hezkuntzara eramatea garrantzitsua dela. Baina ez testu liburua pantaila batean proiektatzeko soilik baizik eta ikaskuntza eraikitzeko beste metodo gisa. Ikuspegi konstruktibista honetatik abiatuz irakaslearen rol aldaketa ematen da, informazio iturri bakarra izatetik antolatzaile papera hartzen du eta ikasleek era aktiboago batean ikasten dute. Gainera teknologiak asko bultzatu du elkarlana honetarako baliabideak erraztuz.

Ikaskideek emandako azalpenaren aldetik, oso argia eta zuzena iruditu zaigu. Ideiak ondo antolatu dituzte bai azalpenean bai power point-ean ere. Aipagarria da ere diapositibetan jarritako irudiak oso esanguratsuak izan direla eta ulermena erraztu dute. 

miércoles, 10 de septiembre de 2014

Aurreiritzia - Konpetentzia digitala

Konpetentzia digitala kontzeptuari bueltak emanez konturatu gara blogean idatzitako aurreko sarrerarekin lotura zuzena duela. Konpetentzia hitzak gaitasuna esan nahi du beraz, gure ustetan, behin konpetentzia izatera iristen garenean alfabetizazio edo ikaskuntza prozusua gainditua dago. Beraz gure konpetentzia digitalaren aurreideia da teknologien munduan aritzeko gaitasuna.
Hala ere, kontuan hartu beharreko zerbait iruditzen zaigu konpetentzia garatua izateak ez duela esan  nahi dagoeneko ez duzula ezer gehiago ikasteko, beti baitago zerbait berria, ezezaguna. Teknologia digitalak etengabe aldatzen doaz eta gu horietara moldatu behar gara.

Aurreiritzia - Alfabetizazio digitala

Kontzeptu honen inguruan luze pentsatzen aritu ondoren, uste dugu,  alfabetizazio digitalaren ideiara iristeko erarik egokiena bi hitzak banandurik aztertzea dela.
Alde batetik, alfabetizazioa ikaskuntza prozesu bat bezala ulertzen dugu eta bere alboan dijoan hitza ikaskuntza hori zertzan datzan zehazten digu. Kasu honetan "digitala" hitzak teknologien mundura bideratzen gaitu. Beraz, bi kontzeptuak bakar batean lotuz ondorioztatzen dugun ideia da alfabetizazio digitala teknologien bidez lortutako ikaskuntza dela.

lunes, 8 de septiembre de 2014

aurkezpena

Kaixo gu majisteritzako Lehen Hezkuntzako bigarren mailako lau ikasle gara, gaur 2014ko irailaren 8an kurtsoari hasiera eman diogu I.K.T. gelan. Lehenengo pausua blog bat sortzea izan da eta hemendik aurrera pixkanaka kurtsoan zehar egindako lanak igotzen joango gara.
Gaur egungo gizartean teknologiak duen garrantzia ikusita uste dugu ikasgai honetan ikusitako gaiak etorkizunean oso baliagarriak egingo zaizkigula eta horren esperoan gogotsu arituko gara lanean.

Laster arte.



Maialen, Nerea, Itziar eta Eneko.